XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Helbideetako .ca eta .qcROBERT THIVIERGEK zuzentzen duen sailak webgune interesgarri bat dauka Interneten.
Hauxe da helbidea: http://www.sai.gouv.qc.ca.
Helbide horretako azken atalak, .ca horrek Kanada adierazten du, eta hori kendu eta laster .qc (Quebec) bakarrik agertuko oten den galdetu diogu Thivierge ministroordeari.
Oso erantzun politikoa eman digu:
Aipaturiko Interneteko helbide horretan, Quebecen informazioaren autobidea garatzeko dauden programa guztien berri lor daiteke bertan.
Bi fasetan, ehun egitasmo konkretu baino gehiago azaltzen dira.
Ez dira adibide txarrak Euskal Herrira ekarri eta bertako errealitatera moldatzeko...